50/50/2025

Parte hartzean parekotasunaren alde

Informazio gehiago
Zurich Maratón de San SebastiánDonostia San Sebastián TurismoZurich SegurosBehobia San SebastiánSoy Corredorwww.soycorredora.es

Zurich Donostiako Maratoiaren antolakuntza, Donostia San Sebastián Turismoa, Zurich aseguruak, Behobia - DonostiakCORREDOR\ aldizkaria eta soycorredora.es web atariak, kirolean emakumezko parte hartzea  sustatu eta 2025erako bi sexuen arteko parekotasuna lortzeko helburuarekin, “50/50/25 ZURICH DONOSTIAKO MARATOIAREN ERRONKA”-ren deia egiten dute.

ADI EGON

Donostiako Maratoiaren 50/50/25 desafiorako partehartzaile berriak | 08/10/2019

Donostiako Maratoiaren 50/50/25 desafiorako partehartzaile berriak | 08/10/2019

Gehiago ikusi

Zurich-eko bi lankide erronkara gehitu dira emakumea kirolean babesteko

Zurich-eko bi lankide, Eli Milán eta Lluisa Mayor, Donostiako Maratoiko 50/50/25 erronkara gehitu dira emakumezko kirola bultzatu eta 2025eko Donostiako Zurich Maratoiaren parte hartzean sexuen parekotasuna lortzearren.

Suitzako aseguradora, osasunaz arduratzen den enpresa adibidea da eta bertan emakume eta gizonen arteko parekotasuna abiapuntutzat dute. Bere lankideen kirol parte hartzea honen adibide da.

Aurkeztu egingo dizkizuegu:

ELI MILÁN

Filipidesen distantzian duela 2 urte estreinatu zen nahiz eta korrika lehen umea izan ondoren hasi zen. Ala ere, bere lagun bati esker bigarren semea izan ondoren bere lehen maratoi erdia prestatzera ausartu zen. Momentu horretatik aurrera, Running-a bere bizitzaren parte izan da. "Ez da batere erraza familia, lana eta entrenamenduan konbinatzera baina burutu ditudan bi maratoien pauso bakoitzak bizitza ausardia haundiagoarekin ikustera lagundu nau".

"Entrenamendu plan bat jarraitzen dudan lehen aldia da eta erabat jarraitzeko aukera ez dudan arren, sesioak astero programatuta izateak asko lagundu eta motibatzen nau. Igandetan plana beteta ikustea asebetetzen nau eta batez ere emaitzak sesio luzeetan somatzen ditut". 

LLUISA MAYOR
Hanketan 11 maratoi eta 3:50eko marka pertsonala duen kirolari gaztea. "Korri egiteko nere motibazio handiena, guk gure buruari jartzen dizkiogun limiteak deuseztea da. Korri egiteak askatasuna ematen dizu eta sortzen zaizkigun arazoei aurre egiteko modu hoberena da" esan digu emozionatuta, kontxa ondoan korri egingo duen lehen aldia bait da.

Eta Franc Beneytoren eskutik entrenamenduak nola daramatzan kontatu digu: "Maratoi baterako entrenamendua fondo lasterketa da, hilabete batzuen entrenamendu progresiboa behar da eta konstantzia froga modu egokian eta disfrutatuz burutzeko. Lehen aste hauek gogorrak izan dira oporren geldialdia dela eta, forma hartzea oso gogorra bait da eta galtzea oso erraza. Entrenamendu hauek erronka galanta da baina egunetik egunera errazagoak dira. Lortuko dugu!.

 

Textua Nerea Ruano

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/5d9b2b1a0de6948d613493c3-nuevas-incorporaciones-al-desafio-zurich-maraton-de-san-sebastian-50-50-25_0.jpeg?itok=OACtqUfehttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/5d9b2b1a0de6948d613493c3-nuevas-incorporaciones-al-desafio-zurich-maraton-de-san-sebastian-50-50-25_0.jpeg
Donostia Turismoak, Maratoiak eta Behobia-San Sebastián-ek bat egin dute kirolean parekotasuna lortzeko | 04/09/2019

Donostia Turismoak, Maratoiak eta Behobia-San Sebastián-ek bat egin dute kirolean parekotasuna lortzeko | 04/09/2019

Gehiago ikusi

- Donostia Turismoak, Zurich Donostia Maratoiak eta Behobia-San Sebastián-ek emakumezkoen kirola bultzatzeko eta herri-lasterketetako partaidetzan parekotasuna lortzeko aliantza sortu dute. 

- Elkarrekin egingo duten ekintzetako bat izango da “Zurich Maratoia Donostia 50/50/25 erronka” eta horren helburua izango da 2025. urtean Donostiako Maratoian bi sexuen parte-hartzean parekotasuna lortzea. 

- Donostia Turismoak urteak daramatza hiria running-eko eta kirola egiteko turismogune gisa sustatzeko laguntza ematen. Horretarako, Estatu mailako eta nazioarteko azoketan parte hartu du, running-eko pack eta ihesaldiak antolatu ditu, onlineko hedapen-ekintzak egin ditu etab. 

 

Donostia Turismoa, Behobia-San Sebastián eta Zurich Maratoia Donostia herri-lasterketetan emakumezkoen parte-hartzea bultzatzeko eta izen-emateen kopuruan parekotasuna lortzeko elkartu dira.

Helburua argia eta anbizio handikoa da: 

2025erako emakumeen izen-emateen % 50 izan dadin lortzea. Egun, Behobiako izen-emateetan, % 26,3 emakumeei dagokie eta urtetik urtera ehunekoak gora egiten duen arren, oraindik badago zeregina.

Donostia Turismoak, Fly Groupek –Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin batera Maratoia eta 15Klasikoa antolatzen duenak– eta Club Fortuna taldeak (Behobiaren antolatzailea) urteak daramatzate hiria runningeko eta kirol arloko turismogune gisa bultzatzeko laguntza ematen. Orain arte emandako laguntza honako hau izan da: Estatu mailako eta nazioarteko azoketara joatea, runningeko pack eta ihesaldiak prestatzea nazioarteko bisitariak etortzea eta erreserba egitea errazteko, kanpaina eta onlineko edukien bidez berri ematea eta abar. Aurten, Donostia Turismoak, berrikuntza gisa, 50/50/25 erronka hedatzeko eta sustatzeko babes ekonomikoa ematea erabaki du. 

Lasterketetan parte-hartzea zergatik ez da paritarioa? 

Behobia-San Sebastián-ek emandako datuen arabera, Behobia Txiki izeneko ekitaldian, parte-hartzaileen % 44 neskak dira, eta Behobia Gaztean, aldiz, % 48. Orduan, zergatik dira % 24 soilik neskak helduen lasterketan? Hainbat azterketak adierazten dute 12 eta 14 urte arteko neskek masiboki uzten diotela kirola egiteari.

Herri-lasterketetan tradizio handiagoa duten herrialdeetan, Estatu Batuetan esate baterako, maratoi erdietan parte-hartzeen % 60 emakumeei dagokie eta maratoiaren moduko distantzietan % 50eko parte-hartzea lortzear daude. 

Horregatik, Donostia Turismoak, Behobiak eta Maratoiak bat egitea erabaki dute kirolean emakumezkoen parte-hartze handiagoa bultzatzeko asmoz, eta 50/50/25 erronka proiektuarekin hasi dira. Corredor aldizkaria eta soycorredora.es webgunea dira beste laguntzaile batzuk.

Nola lortuko dugu?

Maratoiarekin eta Behobiarekin batera abian jarritako 50/50/25 erronkaren moduko ekimenekin. 

Zozketa ireki baten bidez, 2019ko Donostiako Zurich Maratoia egin nahi zuten sei emakume aukeratu zituzten. Zerbitzu hauek jarriko dira haien esku: 

Dortsala.

Ostatua.

Donostiarako lekualdaketa-gastuak.

Atletismoan aditua den entrenatzailea. Lasterkari bakoitzari entrenamendu-plan bat eskainiko dio.

Gainera, Zurich Seguros aseguru-etxeak 50 izen-emate banatu dizkie erronkan izena eman zuten eta 6ko talde horretan sartu ez ziren emakume batzuei. Haiek ere erronka bistaraziko duen identifikazio-elastikoa eramango dute soinean.

50/50/25 erronkako emakumeak ekimena abian da

Erronkan parte hartuko duten sei emakume horiek hasi dute haien entrenamendu-plana Franc Beneytoren agindupean. Bera izango da aurrean duten erronka handi horretarako haien entrenatzailea. 

Nor dira? 

Ane Alberdi Aramendi: korrikalari euskaldun honek 11 urte daramatza korrika eta hiru maratoi erdi egin ditu orain arte. 1:24koa da bere marka onena, eta lasterketa laburrago ugari ere egin ditu. “Era honetako motibazio edo bultzada behar dut asko gustatzen zaidan horretan, korrika egiten, hurrengo mailara igarotzeko”. Zurich Maratoia Donostian egingo du Filipidesen distantzia honetako debuta.

Olimpia Corcuera González: atletismo-pista batean hasi zen errioxar hau oinez; beraz, bizitza osoa korrika daramala esan dezakegu. Neurri batean, aita Iluminado Corcuera atleta eta entrenatzailea zuelako da. Lehen haurraren haurdunaldian, atseden hartzea eta bigarren haurra izandakoan itzultzea erabaki zuen. “Baina, istripu baten ondorioz aita eta entrenatzailea hil zenean, ez nuen motibaziorik topatzen”. 2017an, itzultzeko unea zela erabaki zuen. Atletismoko begirale izateko ikastaroa egin zuen haurrak, bereak barne, entrenatzeko, eta helburu handi baten bila hasi zen: Donostiako maratoia. Orain, berriro maratoian parte hartu eta bere marka lau minutu inguruan gutxitu nahi du.

Carmen Martín Díaz: irailean hiru urte beteko dira korrika hasi zenetik, baina kataluniar honek lasterketa ugari egin du dagoeneko: 10 km-ko ia hogei (48:00ko markekin) eta lau maratoi erdi (1:49). Ezagutzen du 5 km-ko lasterketa prestatzeko lanean serieak egiteak eta maratoi erdietarako entrenamendu luzeek eragiten duten agonia. Donostiako Zurich Maratoian egingo du distantzia nagusi honetako debuta eta oso motibatuta dago. “Errespetua; errespetu handia diot lasterketari, baina badakit ondo gidatuta egonez gero, ez dagoela ezinezkoa den erronkarik 42 urte betetzear nagoen honetan. Geldiezin bihurtuko naiz”.

Miri Karina Pérez Escalante: Salamancako korrikalari honek lehen oinkadak duela bost urte eman zituen, koloneko minbizia diagnostikatu ziotenean. “Zailtasunak izanda ere kirola egin daitekeela eta minbiziari eta kimioei aurre egin diezaiekegula edo horiek gaindi ditzakegula neure buruari eta munduari frogatzeko erronka hauek jartzea gustatzen zait”. 10 km-ko hamaika lasterketa, 15 maratoi erdi baino gehiago, 2 maratoi eta, gainera, 70 km-ko 2 ultra egin ditu mendian. Maratoian lortutako marka onena iaz egin zuen Madrilen: 3:51.

María Rodríguez Gómez: madrildar hau da gure parte-hartzaile gazteena, 23 urte baititu. Hiru urte daramatza korrika eta 5 km-ko eta 10 km-ko hainbat lasterketa, bi maratoi erdi eta mendiko lasterketa bat egin ditu. “Nire ametsa da gutxienez bizitzan behin maratoi bat egitea. Niretzat, korri egitea salbazioa izan da; nire energia bideratzea lortu dut eta fisikoki zein psikologikoki salbatu dute neure burua. Lasterketen munduan eredu bihurtu zen erizain bat izan nuen eta haren urratsei jarraitzea da ilusio gehien egingo lidakeena”.

Estíbaliz Ruiz Loyarte: 11 urte baino gehiago daramatza entrenatzen eskarmentu handia duen korrikalari honek, eta hogei lasterketa baino gehiagotan parte hartu du. Donostiako Zurich Maratoia izan zen bere lehen maratoia eta distantzia honekiko harra sartu ziona. “Gogorra izan zen, baina antolakuntzak eta giro onak asko lagundu zidaten. Gainera, Donostian hartu nuen parte aitak parte hartzen ikusi ninduen lehen lasterketetako batean (maratoi erdi batean), eta iaz hil zen gaixotasun luze baten ostean. Ordutik ia ez du korrikarik egin eta omenaldi bikaina litzateke”.

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/fotopresentacionweb_0.jpg?itok=qyQ_D4TPhttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/fotopresentacionweb_0.jpghttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/imagen_1_0.png?itok=1bZsXJpQhttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/imagen_1_0.pnghttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/imagen_2_0.png?itok=jpPB7tUVhttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/imagen_2_0.png
50/50/25 Erronkarako gure neskak martxan dira 02/08/2019

50/50/25 Erronkarako gure neskak martxan dira 02/08/2019

Gehiago ikusi

Kilometroak egiten hasi gara eta helmuga horizontean ikusi daiteke! Gure Maratoiaren 50/50/25 erronkaren 6 emakumeak hasi dira beraien entrenamendu planarekin Franc Beneyto entrenatzailearen esanetan. Lehenengo fase honetan izan dute hartu emana Franc-ekin, informazioa elkarbanatu dute eta lasterkariek badute beraien entrenamendu plana. Oporretan gaudenez, poliki poliki hasiko dira.

50/50/25 Erronkarako gure neskak ezagutzen

Ane alberdi Aramendi: 11 urteko korrika daramatzan euskalduna, 3 Maratoi erdi burutu dituelarik. Bere marca hoberena 1:24koa da eta distantzia txikiagoko hainbat lasterketa burutu ditu. "Motibazio edo bultzada bat behar dut, nere pasioa denaren hurrengo mailara igotzeko, korri egitea alajaina". Zurich Donostiako Maratoian bere debuta izango du Filipidesen distantzian.

Olimpia Corcuera Gonzalez: Errioxatar honek, atletismo pista batean ikasi zuen ibiltzen beraz bizitza osoa darama korrika, bere aita Corcuera entrenatzaile ospatsua bait zen. Bere lehen haurdunaldian, deskantsatzea erabaki zuen eta bere bigarren semea izan ondoren erabaki zuen bueltatzea. "Baina nere entrenatzaile eta aitaren heriotzaren ondoren, ez nuen motibaziorik". 2017an itzultzeko ordua iritsi zitzaiola erabaki zuen eta atletismo monitore kurtsoa egin zuen umeak entrenatzeko, bere semeak tarte. Era berean, helburu haundi bat betetzea erabaki zuen, Zurich Donostiako Maratoia. Orain itzuli nahi du eta bere marka hobetu.

Carmen Martin Diaz: Irailean 3 urte beteko ditu korrika hasi zela baina denbora honetan lasterketa ugari burutu ditu katalan honek: ia 20 10K eta 4 maratoi erdi ondorengo denborak betetzen: 48:00 10K eta 1:49 maratoi erdian. 5K prestatzeko serien agonia ezagutzen du eta erdien tirada luzeak. Donostiako Zurich Maratoian distantzia nagusian debutatuko du eta oso motibatuta dator. "Errespetua, errespetu handia diot baina nere 42 urteen ateetan eta ongi zuzenduta, ez dago bete ez daitekeen erronkarik".

Miri Karina Perez Escalante: Kolon kantzerra diagnostikatu ziotenean hasi zen korrika duela 5 urte. "Erronkak gustatzen zaizkit gai naizela erakusteko nere buruari eta munduari eta kantzerrari eta kimioari aurre egin daitekeela eta kirola egin". Egin dituen 10K guztien kontua galdua du aspaldi, 15 maratoi erdi baino gehiago, 2 maratoi eta gainera, ultra 70K ko 2 mendi lasterketa. Bere marka hoberena Madrilgo aurreko urtekoa izan zen, 3:51.

María Rodriguez Gomez: Madrildar hau, gure parte hartzaile gazteena da 23 urterekin. Korrika daramatzan 3 urteetan, 5K eta 10K hainbat lasterketa burutu ditu, 2 erdi eta mendi lasterketa bat ere bai. "Nere ametsa, bizitzan bahin bada ere, maratoi bat burutzea da. Neretzako korrika egitea salbazio bat izan da, nere energia bideratzen lagundu bait nau eta fisikoki zein psikologikoki asko lagundu nau. Enfermera ezin hobe bat izan nuen korrikaren munduan sartu ninduena eta bere pauso berdinak jarraitzea ilusio haundia egiten dit".

Estibaliz Ruiz Loyarte: entrenatzen 11 urte baino gehiago eta 20 lasterketa baino gehiago dituen lasterkari esperimentatua. Zurich Donostiako Maratoia bere lehen maratoia izan zen eta gusanilo hau izatearen errudun nagusia. "Gogorra izan zen baina antolakuntza eta anbiente zoragarriak lagundu egin ninduen. Gainera Donostian izan zen nere aitak lasterketa batean parte hartzen ikusi ninduen lehenengo lasterketa (erdi bat). Aurreko urtean hil zen denbora luzez gaixo egon ondoren eta horren ondoren oso gutxi ibili naiz korrika. Homenaje izugarria izango zen".

Frogaren antolakuntzak, Donosti turismo, CORREDOR\ aldizkariak eta soycorredora.es oso arro gaude guztietaz. Zurich Donostiako Maratoiaren irteeran egoteko dituzten arrazoi guztiak ain dira bereziak, kilometro guztiak magikoak izango direla.

Orain bideaz gozatzea, entrenamenduetaz gozatzea!

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/5d430aa30de6946e4e34975d-primeros-entrenamientos-desafio-zurich-maraton-san-sebastian_0.jpg?itok=LKHEVD-lhttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/5d430aa30de6946e4e34975d-primeros-entrenamientos-desafio-zurich-maraton-san-sebastian_0.jpg
50/50/25 Erronkarako Zurich-ek oparitzen zituen 50 dortsalak agortuak | 01/08/2019

50/50/25 Erronkarako Zurich-ek oparitzen zituen 50 dortsalak agortuak | 01/08/2019

Gehiago ikusi

Hauek dira dortsal bat eta 49,95€ko balioa duen Runnea entrenamendua jasoko duten 50 emakumeak:

Ainara Garcia Tuñon, Isabel Lopez Garcia, Paula Albitre Lamata , Aida  Rucio villegas , Sara María Trelles Reinoso, Elena Clavijo López, Oihane Jaso Gastesi, Cristina Gaisse herrero, Oihana Beraza Aldalur, Ana Rojas Torres, Laura Ibeas Martin, Isabel De la Hera anton, Claudia Alejandra  Zarate rojas , Silvia Carrizosa Latorre, Nieves  Merino Valle , Marta Bartolome duque, Maria Garcia Alonso, Ana Isabel Pineda, María Laura  García García , Elixabete Del pozo sanz, Lurdes  Chavarri , jessica bonet bonet, Sandra Garcia heredia, Helena Rivas Bernardos , Irene Revuelta, Marivi Cebrecos Barriuso, Carolina  Monzon casado , Mertxe Lizaso Ruiz , María  Vicario de campos , Amaia Zabala Arriola, Amaya  Gómez de balugera Fernández de troconiz, Eva María Collado Gonzalez, Ana rosa Lozano magdalena, SANDRA Garcia Heredia, Isabel Garcia garcia, Patricia  Vallejo Serra, Olivia Llido Aparicio , SUSANA GARCIA GARCIA, Eva Hernández Alfaraz , Melisa Moukarzel Fares, Miren Arregi Artola, Ester Amills Beltran, Cristina Trigo García , Bruna Beatriz Jara Denis, Amaia Cortes urruchi , Elena Veiga del Pino, Jeselle Bayona Gardoce, Arantxa  Sampayo recio , Nerea  Mujika Arregi y Silvia Lopez-Contreras Fernandez de Luz.

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/50dorsales_2.jpg?itok=TxWk4RMhhttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/50dorsales_2.jpg
Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 erronkan parte hartzeko beste 50 dortsal | 23/07/2019

Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 erronkan parte hartzeko beste 50 dortsal | 23/07/2019

Gehiago ikusi

Zurich aseguruak, Donostiako Maratoiaren 50/50/25 erronkan parte hartzeko 50 dortsal oparitzen ditu lehen 50 eskarientzat.

Zurich, emakumezko kirolarekin duen konpromezua dela eta, iniziatiba hau haundiagoa egiteko asmoarekin, 50 dortsal eskaintzen ditu.

ZERTAN DATZA?

Ehundaka zarete erronkan izena eman duzuenak kirolean emakumeen presentzia sustatzeko.

Oso arrera ona izan da eta Zurich zuekin ospatu nahi du 50 dortsal oparituz.

Honela Erronkarako aukeratutako 6 emakumeekin batera gehituko zarete berdintasunerantz korrika eta lasterketa egunean batuko gara erronka hau haundiagotzeko.

Helburua emakumezko kirola ikusgai jartzea da eta gauzak aldatzea gure eskuetan dagoela sentiaraztea.

Seguru lortuko dugula!

NOLA?

Izena eman beheko loturan. Azkar, lehen 50 eskariek lortuko bait dituzte 50 dortsalak!

IZENA EMAN

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/50dorsales_1.jpg?itok=w3KN7Dq1http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/50dorsales_1.jpg
Badauzkagu

Badauzkagu "Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 Erronkaren" 6 irabazleak | 22/07/2019

Gehiago ikusi

Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 Erronka hasi da aurrera egiten, zenbat abentura, bizipen eta kilometro dauzkagu elkarrekin egiteko!

Zoriontsu! Horrela sentitzen gara ehundaka eskaeran irakurtzen ari garela Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 Erronkan parte hartzeko. Helburua argia da guretzat, emakumeen kirola sustatzea eta 2025erako Zurich Donostiako Maratoian bi sexuen arteko parte hartzean parekotasuna lortzea.

Ez da erraza izan, zuetako bakoitzak aukeratuak izateko elarazi dizkiguzuen arrazoiak oilo ipurdi azala jarri bait digute behin baino gehiagotan. Gure artean ere asko hausnartu behar izan dugu.

AUKERATUAK

Ane Alberdi Aramendi
Olimpia Corcuera González
Carmen Martín Díaz
Miri Karina Pérez Escalante
María Rodríguez Gómez
Estíbaliz Ruiz Loyarte

Gaur bertan egingo dugu kontaktua beraiekin email bidez eta beste guztiontzat, argi egon asteazkenera. Zurich-ek emakumezko kirolarekin duen ardura dela eta parte hartzeko beste aukera bat eman nahi dizue.

Erronka honetarako dure entrenatzailea den Franc Beneyto zuek ezagutzeko eta zuen entrenamendua planifikatzeko irrikitan dago.

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/foto_3.jpg?itok=WCqVOz0Phttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/foto_3.jpg
Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 erronka | 27/06/2019

Zurich Donostiako Maratoiaren 50/50/25 erronka | 27/06/2019

Gehiago ikusi

2019ko Zurich Donostiako Maratoian parte hartzeko, dortsala, bidaia, alokailua eta entrenamendu plan pertsonalizatua izateko aukeratutako 6 nesketako bat izan nahi duzu?

ERRONKA ZERTAN DATZA?

Antolatzaileek sei emakume aukeratuko dituzte 2019ko Zurich Donostiako Maratoian parte hartzeko eta hurrengo zerbitzuak eskeiniko diete doan:

  • 2019 Zurich Donostiako Maratoian parte hartzeko dortsala.
  • Ohe bikoitzeko hotel gela gau batez, sarrera 2019ko larunbataren Azaroak 23an eta irteera 24ean izanik.
  • Donostiraino bidaiatzeko laguntza moduan 100€ dirutan.
  • Atletismoan aditua den entrenatzaile batek, titulatua dena, emandako entrenamendu plan pertsonalizatua eta honek aholkuak emando dizkie.

LEKU BAT LORTZEKO BALDINTZAK

Leku bat nahi duten emakumeek 18 urte edo gehiago izan behar dute eta Espainian erresidentzia.

Gainera, errekonozimendu medikoa edo esfortzu froga aurkeztu beharko dute.

Azkenik, 3 urte gutxienez running-a praktikatzen aritu dela egiaztatu behar da eta gutxienez 10 kilometroko 5 frogetan eta 2 maratoi erditan parte hartu dutela.

NOLA PARTE HARTU DEZAKEZU?

Klikatu hurrengo lotura, sartu zure datu pertsonalak eta erantzun hurrengo galderak:

PARTE HARTU

http://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/styles/galeria/public/foto_2.jpg?itok=CAQBnUrthttp://desafio505025.zurichmaratondonostia.com/sites/default/files/foto_2.jpg